XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Sebastian eta San Rokeren ohorezko alardeak

Erdi Aroan gezilari eta balaztarien konpainiak San Sebastianen izenpean zeuden, izurriteetako zaindaria (San Rokerekin batera daukan zaindaritza), eta hau dela eta zauria eta zakurra dituen santua Beljikan eskolta eta martxa armatuekin gurtua izango da.

Euskal Herrian berriz abuztuaren 16ko data horretan, folklore bilakatutako ezpaten (edo agian zikaien) alardearen festa aztarna bat ospatzen da Deba kosta-herrian (deba ibaiaren basari eta ibaiahoan asentatutako herria).

Festa honen aztarna folklorikoetan eta bere dantzari taldean, gaurdaino, bi talde armaturen arteko liskarraren bikoiztasun izpi bat gelditzen da.

Aukera hau aurkitzen dugu dantzarien bi ilaretako bakoitza bereizten duten koloreetan: ...gorriak ezkerretan; urdiñak eskubitan.....

Ezkerretako kolore gorriak eta eskuineko kolore urdinak kideak dituzte herri-sinbologian, mairuak, kolore gorrikoak, eta kristauak, urdinekoak.

San Rokeren festa, izurritearen kontrako zaindaria, Arabako Pipaon herrian ere ospatzen da su zaindari eta dantzekin.

San Sebastianek ere, gezilarien zaindariak, baditu ihauterietako ohiturak, oilar bat hil eta gezilarien erregea izendatzekoak.

Beraz, santu militar baten inguruan ospatzen diren tradizio armatu europearren aurrean gaude, multzo orokor horretakoak dira Gipuzkoan dauzkagun ohiturak.

Jurisdikzio arazoek, udal autonomia propioaren baiespena, herritar armatuak aurkeztua, hauek San Sebastianen zaindaritzapean osatzen dute, besteren artean, armen erakustaldi eta erreseinen zergatietako zenbait.

Horrela da Antzuolako hiriak 1592an ospatutakoa non erregidore fidelek, diputatuek, herritarrek eta aitonsemeek, erregeren eskribaua, Sevastian López de Oçaeta y de Gallastegui, bertaratzea eskatu zuten, Bergarako alkateak uko egiten ziolako arma erakustaldia 1539ko urtarrilaren 28ko Valladolideko Real Chancilleriak luzatutako ejekutoria batek eskatzen zuen bezala hartzeari.

Antzuolako dokumentu honek armak zerrendatzen ditu, herritarrenak eta bai eta jurisdikzio honetan aitonsemetasuna frogatzeke daukaten kanpotarrenak ere.

Gehienak ezpataz eta arkabuzez armatuak dihoaz, bakarren bat ezpataz eta alabardaz, (...)

40. Belgikako kartela, San Rokeren ohorezko alarde bat iragartzen duena. (Roger Foulon-en Marches Militaires et Folkloriques de L'Entre Sambre-et-Meuse liburutik hartua)